ASANBLADA 2010/05/18

 

GAI ZERRENDA:

  1. Lanak:  mobilizazioen egutegia finkatzeko dei egin genizuen.

MOBILIZAZIOEN EGUTEGIA (beharrezkoak diren baimenak ba ditugu) horrela geratu da:

            Osteguna 20, 17:15, KONZENTRAZIOA eskolaren hesiaren inguruan, espaloian, horretarako prestatu diren sandwichekin. Ostegunetan ume txikiak patinak dituztela aprobetxatuz, ume horren gurasoak joan ahal izango dira, besteak konpondu ahal dira beraien artean bat gelditzeko ume batzuekin.

            Ostirala 17:15, KONZENTRAZIOA berriro, modu berean.

            Asteartea 25, 17:15, KONZENTRAZIOA

            Osteguna 27, 17:15, KONZENTRAZIOA, Eskola Kontseilua dagoenez, OOGn ez zaudetenok ahalegin handiagoa egin beharko duzue pertsona zenbakia jendearen arreta deitzeko haina izan dadila.

            Ostirala 28, 17:00 eta 18:00 orduen artean MANIFESTAZIOA, eskolaren alboan dagoen semaforotik hasita, Santimami Zumarkalea, Errekalde Zumarkalea, Urkijo eta eskolara bueltan, Kontxa jeneralaren kaletik.

            Igandea Ekainak 6an, Euskal Eskola Publikoaren Jaia, sandwichak eta pankarta batekin joango gara Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailburuaren, Isabel Celáaren, aurrean protestatzera, berak baitauka boterea gure eskola konpontzeko.

            Horrez gain sinaduren bilketa hasiko gara, horretan familia-kide eta lagunen sinadurak jasotzen parte hartu beharko duzue.

  1. Zuzendaritza: dakizuenez aurkeztutako proiektua baztertu zen batzordean eta hurrengo OOGn gurasoek badaukagu zeresanik. Horri dagokionean, zuzendaritza aldaketa proposatzea erabaki zen. Denak elkarrekin lan egiteko modukoa eta ilusioa eskola komunitatearengan sortarazten duen proiektu batekin datorren pertsona bat sostengatzea erabaki zen.
  2. Urteko kontuen aurkezpena: Hona hemen kontuak. Garrantzitsutzat jotzen dugu Guraso elkartearen urteko kuota sarrera garrantzizkoa dela guretzako. Kontuetan ikusten duzue zertan gastatzen den diru hori, umeen onurarako dala eta baita eskolaren onurarako. Ordaindu ala ez, ume guztiek ateratzen dute probetxua, horregatik kuota ordaintzera animatzen zaituztegu. Ezin baduzue ordaintzen den momentuan, ordaindu beste edozein momentuan.
  3.  Eskolako jaiaren aurkezpena. Arratsaldeko hiruretan hasiko da. Bi puzgarri, bi ohe elastikoak, makillaje txoko, karaoke eta askaria. Programaren berri beranduago emango dizuegu.
  4. Eskolaz kanpoko ekintza. Inkesten datuak ez dira oraindik aztertu, baina, lehenengo begirada batean, iritzi gehienak onak dira. Emaitzak prest daudenean bidaliko ditugu. Datorren urterako eskaintza ekainean egingo dugu. Horrela, eskariaren kopuruak ezagutuko dugu lehenbailehen. Badirudi futbitoko taldeak larri geldituko direla datorren urtean, ia animatzen zareten apuntatzen.
  5. Erlijioa.           EHIGEK egindako proposamenaren alde egitea erabaki zen, Eskola kontseiluan aurkeztuz, erlijioa eskola ordutegitik kanpo ateratzeko, erlijio ordu horiek beste gaientzako erabiliz, behar den heinean.
  6. Elkarbizitzaren behatokia.   Aurten eskolan egindako prozesuaren emaitza legez behatokia sortuko da. Hasiera batean guraso bat hartu behar zuen parte, baina azti arazoak saihesteko bi guraso izendatu dira asanbladan.
  7. Iradokizunen atalean, umeentzako barnetegia antolatzearen ideia aurkeztu zen, aste santuan edota ekainaren azkenengo astena. Eskolaz kanpokoen eskaintzarekin inkesta bidaliko dugu jakiteko zenbat dauden interesaturik umeak horrelako ekintzetarako prestatuta dagoen leku batetara eramaten, euskaraz hitz egiten dituztelarik.

Errankizunak itxitak