O.O.Gren bilera 2010/04/27

Asteartean (Apirilak, 27an) izandako Eskola kontseiluaren bileran Guraso Elkarteak aurkeztutako proposamena: Resolución del Consejo Escolar de 27-04-2010 onartu zen. Guztion adostasunez onartu zenez, eraikiaren berrikuntza integrala lortzeko eskola komunitatearen borondate sendoa agerian gelditu zen. Komunitateak daukan gaurko eta etorkizuneko beharreei erantzun egokia emango diona.

Horrez gain, Ordezkaritza Organo Gorenari berri on bat jakinarazi zitzaion: datorren ikasturtean Ingelesean murgiltzeko egonaldietan parte hartzeko eskaera egingo dela. Eskola publikoko LHko 6. mailako ikasleei zuzenduta dago. Argibide gehiago: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2459/eu/contenidos/informacion/dig2/eu_5614/experiencias_innovacion.html#multilin

Aurrekoarekin lotuta, ikaslegoarekin joango den irakaslearen ordezkapena eskatu zen. Era berean, datorren urtean ordezkapenen araudia dagoen bezala mantentzea eskatu genuen. Badirudi,  lan itunaren alorrean Hezkuntza Sailak datorren urtean 7 egun baino gehiagoko bajak ordezkatzea proposatu dutela. Honek kalitatearen aurka doan aurrezte neurria dela ulertzen dugu. Ikusi: http://paperekoa.berria.info/harian/2010-04-23/016/902/Lan_ituna_hobetzeko_eskean_ari_dira_irakasle_ordezkoak.htm

Gauzen berriak ematen jarraituko gara.

Errankizunak itxitak