MARTXOAREN 25an ASANBLADA

Danok joan ahal izateko haurtzaindegia izango da (Gimnasioan, Psikogelan)

Zuzendariaren aukeraketa. Otsailaren azkenetan edo martxoaren hasieran zuzendarien aukeratze prozesua hasi da ikastetxeetan. Gurean ere iaz aurritik geneukana berriro beste urte beteko luzapen bat egin zioten. Kontatuko dizuegu hauteskundeen prozesuan egon diren gorabeherak eta momentu horretako egoera.

Delegaziora bidalitakoa. Irailean Bizkaiko Hezkuntzako Ordezkariaz izandako bileraren ondoren pentsatu genuen datorren udan, agian, teilatuko obra egiten hasiko zirela, baina oraintsu konturatu gara ez dutela inolako plan zehatzik eskolaren eraikinak dituen arazoak (itoginak, hezetasunak, ixten ez diren leihoak…) konpontzen hasteko. Hau ikusirik, Eskola kontseiluak, Guraso Elkarteak proposatuta, Delegaziora ikusten eraikinari ditugun arazo guztien zerrenda egin eta ahal den arinen konpontzeko eskatu diogu. Bilera batera deitu digute apirilaren 13an, 11:ooh Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan. Urtarrilean Eskola Kontseilutik bidalitako gutuna hauxe da: Lanen gutuna (erderaz dago)

Euskal Eskola publikoaren Jaiko kamisetak. Nahiz eta jaia ekainaren 6an izan, ikastetxeko patioan erakutsiko ditugu aurtengo kamisetak jendeak ikusi, aukeratzeko eta gustukoena erreserbatu eta eros dezan. Guk enkargatuko ditugu eta beste egun batean banatuko ditugu patioan.

Miguel de Unamunoren Institutua. Orain arte, Kontxako eskolako ikasketak bukatu ondoren, jarraitzen zen eskola-ibilbide normalena Unamuno Institutura joatea bazen, aurten zurrunbiloa izan da eskabideak egiteko orduan, zeren ez zuten ziurtatzen lekua denontzat. Azkenean arazoa konpondu da datorren ikasturterako, baina hurrengo ikasturteak ez dakigu zer gertatuko den. Zehaztasun gehiago kontatuko dizuegu. Hona hemen bidalitako gutuna dekretuaren aldaketa aldarrikatzen: Matrikula (erderaz dago)

Orduz kanpoko jarduerak, aholkuak, galderak, proposamenak…

HARTU PARTE BILERETAN, HARTU PARTE KONPONBIDETAN!!

 

Errankizunak itxitak