Erlijio ikurrik gabeko eskola

Ibiltzen nº 38 (pag. 7)

Bilboko Juan Manuel Sanchez Marcos eskolan egindako azken Eskola Kontseiluan, Hezkuntza sailari eskola ordutegiaren barruan erlijio klaseak kentzeko eskatzea erabaki zuten. Puntu honetara heldu aurretik lortuta zuten ikastetxean zeuden erlijio ikurrak kentzea.

Ibiltzen nº 38 (pag. 7) EHIGEren aldizkarian argitaratua

Aipatzen dituzten arrazoiak hauexek dira:
-Eskola guztiok biltzeko gunea izaten lagunduko du, erlijio edo bestelako sinesmenek sor lezaketen banaketarik gabe.
-Ez da arrazoizkoa ez onargarria erlijio zehatz bat ikasteko neskatoen eta mutikoen arteko banaketa, nahiz eta astean ordu gutxiz izan.
-Eskolako gaiak berberak izan behar dira guztiontzat eta guztiok ditugun baloreak zabaldu egin behar dira.
-Eskolak zabala eta integratzailea izan behar du, are gehiago orain, katolikoa ez den bestelako erlijio sinesmena duten etorkinen etorrerak erlijio sinesmenengatiko zatiketa areagotu ahal duen honetan. Ez da irudikatzen zaila “erlijio orduan” talde bat hirutan edo gehiagotan zatitu behar izatea: “Erlijioaren ordezko klase”ra doazenak, erlijio katoliko, apostoliko eta erromatarrera doazenak, Jehovaren testiguak, adbentistak, arlo ezberdinetako musulmanak, budistak…
-Egoera hau desagertzean eskola ordutegian erlijio irakaskuntzan aritzen diren irakasleen eta baliabide publikoen erabilera desagertuko litzateke ere.
-Baliabide hauek beharrezkoagotzat hartzen diren gai edo ekintzetarako erabili beharko lirateke.

ZER EGIN DEZAKEGU GURE GURASO ELKARTETIK?
(Ordezkaritza Organo Gorenentzako laikotasunaren gaineko proposamen zirriborroa)

1.ERLIJIO IKURRAK IKASTETXEETAN

Gai honen inguruan osagarriak izan daitezkeen bi proposamen plantea daitezke:

– Delegazioari edo Hezkuntza Sailari ikasgeletan eta denontzako guneetan erlijio ikurrak (gurutzea…) egotea euskal eskola publikoaren izaerarekin bat datorren eta legala den informatzeko eskatu.
– Eskola Kontseiluari – OOGri ikasgeletatik eta eskolako guztiontzako guneetatik erlijio ikurrak kentzea onartu dezala eta ikastetxeko zuzendaritzak erabaki hau praktikan jartzeko eskatu.
2. ESKOLA ORDUTEGITIK ERLIJIO KLASEAK KENTZEKO ESKAERA DELEGAZIOARI EDO HEZKUNTZA SAILARI AURKEZTU
XXX ikastetxeko OOG-k eskola ordutegi barruan erlijio klaseak egoteak umeak gurasoen sinesmen erlijiosoen arabera banatzea dakarrela uste du eta hau diru publikoz lagundutako eskoletan egon beharko lukeen izpiritu integratzailearen kontra doa.

-Eskolek eta ikastetxeek orokorrean, giza-balore komunak, balore integratzaile eta erlijio sinesmenekin zerikusia duten baloreak transmitituko dituzten guneak izan behar dute.

Hau dela eta, Hezkuntza Sailak eskola publikoetatik erlijio klasearen aukera kentzeko eskatzen da.

*Gaia nola garatzen ari den eta informazioa zentratzeko asmoz BIGEri eta gaia lantzen duen batzordeari ikastetxeetan erabakitzen diren ekimen guztien informazioa eman behar zaie.

ibiltzen 06-07

Errankizunak itxitak