1/1993 LEGEA, otsailaren 19koa, Euskal Eskola Publikoari buruzkoa, ikastetxeen autonomi tresnak 28. atalean biltzen ditu:
28. atala.-
1.- Euskal eskola publikoko ikastetxeen autonomia, ikastetxeak epe erdikorako ihardueraren ondorengo eratze-tresnak onartu eta burutzean gauzatzen da. Hona eratze-tresnok:
a) Ikastetxearen hezkuntza-proiektua.
b) Ikastetxearen ikasketa-proiektua.
c) Antolakuntza eta iharduera araudia (2009 urtean gaurkotua).
d) Kudeaketa-proiektua.
2.- Aurreko atalkian adierazitako eratze-tresnetan jasotako zehaztapenak urtez urte gauzatzea ikastetxearen egitekoa izango da, horretarako Ikastetxearen urteko plana 2010-2011 (erdera hutsean) onartu beharko duela. Hona plan horren atalak:
a) Irakaskuntza-ihardueren egitaraua, eta horren barne: Ikastetxeko tutoretza Plana.
b) Prestakuntza-ihardueren, eskolaz kanpokoen eta osagarrizkoen egitaraua.
c) Urteko kudeaketa-egitaraua.
3.- Ikastetxeak aurreko atalkian adierazitako programen urteko helburuen betetze-maila onartuko du; era berean atal honetan aipatutako bere aribidearen antolakuntzako baliabideetan egin beharreko aldakuntzak proposatu ahalko ditu txosten horretan.
Esteketan eman gure ikastetxean onartutako eratze-tresnak. Zoritxarrez, gaztelerako bertsioa daukagu bakarrik.