Eskolaz kanpokoen eskaera 2011-2012

eskolazkanpo

Guraso agurgarriok:

Bete orri bat eskatutako datu guztiekin haur bakoitzeko, eta aukeratutako ekintza markatu gurutze batekin dagokion eskuineko laukian. Sartu Guraso Elkarteko postontzian (arkupeko ezkerraldean dago). Orria uzteko azkeneko eguna irailaren 24a, ostirala, da. Eskaera orria hemen jaitsi dezakezue eta posta elektronikoz honako helbide honetara bidali: kontxa@kontxaeskola.net

Ekintza guztiak aurkezten diren orria hemen duzue.

Asteko ordutegi-koadroa, berriz, hemen jaso ahal duzue.

Irailaren 20an 5etatik 6rak arte liburutegian egongo gara zalantzak argitzeko eta eskakizunak jasotzeko. Soniari deitu ahal diozu 3etatik 6etara 656773673ra.

KONTUAN HARTZEKOAK:

–          Eskola aseguruaren ordainketa (11,30€ / urteko) derrigorrezkoa da jarduera estraeskolarretan parte hartzen dutenentzako.

–          Ikasturte osoan monitoreak mantendu ahal izateko, izena ematen duen ikasleak estraeskolarra ekainera arte egiteko konpromisoa hartzen du.

–          Ekintza berdinean izena ematen duten anaiek kuota murriztua edukiko dute.

–          Ekintza guztietan (patinak eta xakea salbu, debalde baitira) matrikula ordainduko da, hain zuzen azkeneko hilabeteari dagokion kuota eta ekintza uzten bada diru hau galdu egingo da.

–          Ordainketa hileko lehenengo 10 egunetan egin behar da. Horrela egiten ez bada ikaslea ekintzatik at geratuko da.

–     Hasiera data: Urriaren 1ean.

Erne! Hemendik aurrera berriak posta elektronikoz bidaliko dira (idatzi helbidea sarritan erabiltzen baduzue bakarrik) eta iragarki-taulan eta Guraso Elkarteko web-orrian: http://www.kontxaeskola.net/, dagokien atalean agertuko dira.

Agur bero bat,

Guraso Elkartea

 

Errankizunak itxitak