Zinegotziarekin bilera

2009ko martxoan oraindik itoginak eta hezetasunak nonahi.

 

Duela hilabete inguru Guraso Elkarteko ordezkari batzuk Hezkuntza ataleko zinegotziaz, Ibone Bengoetxeaz, bildu ginen gure eskolako egoeraz, eta eskolak dituen gabeziez hitz egiteko.

Orain arte ez dute inoiz gure aurrean esan eskolako teilatuak berrikuntza sakona behar duela, beti esan dute ez dagoela hain txarto eta momentuko konponketatxoak eginez, txatalak jarriz jokatu dute. Gabonetan udaletxeko Hezkuntza arloko arkitektoek eginiko ikuskapenaren ondoren konturatu dira konponketa sakona, eta egiturazkoa behar duela itoginekin behingoz bukatzeko. Lan honek segur aski ikasleak beste eskola batera eramatea ekarriko luke.

Teilatuko konpondu hori egin ondoren, onartu dute, dutxetan eta gimnasioetan aireztatze sistema jarri beharko litzatekeela, eta esan ziguten leiho guztiak ere aldatu beharko liratekeela jarraian. Beraz, gutxienez hiru obra garrantzitsu beharko lukeela eskolak onartu zuten.

Arrazonamendu puntu honetara helduta, esan zuten onena erreforma integral bat egitea izango litzatekeela, Horrela solairu bat gehiago lortu ahalko litzateke, agian jantokirako ere leku gehiago egongo litzateke eta agian baita areto nagusi batetzat lekua ere… Noski obra honek agian bi urte iraungo luke. Hau zein aurreko obra Eusko Jaurlaritzak onartu beharko luke.

Eusko Jaurlaritzak ez balu onartuko erreforma integral hau, Udalak teilatuak konpontzeko bidea abian jarriko luke.

Dena den elkarrizketa honetan eskolak erreforma sakon baten beharren dagoela onartu dute, eskola dituen gabeziak ez direla konpontzen txaplatak jarrita edo unean uneko konponketek ez dutela konpontzen eskola honen arazoak. Baina ez dugu ilusio asko egin behar, zeren oraindik hitz politak edo asmo onak baino ez daude. Ez dago proiektu idatzirik, ez dago aurrekonturik, ez dago obretarako eperik…

Ez dakigu Eusko Jaurlaritzan egongo diren aldaketak Elkartetik aspalditik eskatzen ari garen obrak hauek abiadura hartuko duten edo oraindik gehiago atzeratuko diren.

Gure aldetik berriro ere Eusko Jaurlaritzako Kontseilari berriari eskolan ikusten ditugun gabezi guztien berri emango diogu ahal den arinen.

 

 

 

 

WEB-aren POSTA ELEKTRONIKOA

 

Interneta duzuenok jakin ezazue Guraso Elkartearen weba eskegita duzuela eta bertan eskolako gauza orokorrak begiratu ahal dituzuela, ekintza desberdinetako eta jaietako argazkiak, aholkuak jarri eta gainera posta elektronikoko sisteman harpidedun egin ahal zaitezkete. Horrela eguneroko gauza askoren informazioa izan ahal duzu: Eskola Kontseiluetako gaiak, Elkarteko bileren eta planen berri…

Hau izango litzateke informatuta egoteko era bat eta paper gutxiago gastatuta.

 

Guraso Elkartearen weba: www.kontxaeskola.net

 

Bilbo, martxoaren 10a

Errankizunak itxitak