Erlijio eskolak

Guraso Elkartean eta baita Eskola Kontseiluan ere erlijioa kontu hau behin eta berriro eztabaidatu dugu, jendea kezkatuta baitago ikasgeletan sortzen den dinamika desberdinez, eta baita, beste kontu batzuen artean, funtzionamendu normala hankaz gora jartzen duelako. Ez dugu ontzat jotzen erlijio eskolarik jaso nahi ez duenak Alternatiboa aukeratu behar izatea (70 ordu inguru), eta gainera, hartu nahi duenaren ordutegira moldatu beharra. Hezkuntzako agintariek badakite arazoak konponbide erreza duela: erlijioa eskola-orduetatik ateratzea. Erlijioa edo bere Alternatiboa, bat edo bestea eskolan sobran dago.
Horrela, erlijio eskoletara doazenek ez dute egiten ikasgelan geratzen direnek egiten dutena, eta ikasgelan geratzen direnek ez dute sakabanaketa hori ulertzen.
Itxura baten, horrek guztiak oso demokratikoa ematen du: nahi duena erlijio eskoletara doa, eta nahi ez duena ez doa. Azaletik horrela ematen du, baina badakigu Eliza Katolikoak gure gizarte honetan ez balu historikoki eta Francoren garaitik datozkion hainbeste ekonomia-finantza pribilegio, eta, nahiz eta gizartean izugarrizko sekularizazio prozesua eman, beste alde, gobernu demokratiko guztiek sendotu dutena, ezingo lukeela erlijio eta fede katolikoaren doktrinamendurik ikastetxe publikoetan eman.
Guraso elkarteak ez du erlijio sinesmenen aurka ezer, are gehiago, uste dugu gizarte aske batean gurtze askatasuna beharko lukeela, eta Konstituzioak dioen bezala, benetako Estatu akonfesional batek sinesmen aurrean neutrala beharko luke izan, hain zuzen ere, hezkuntza sistematik hasita.
Edozein gurasok du eskubidea bere umeak uste duen erlijio sinesmenean hezteko, baina horrek ez du esan nahi eskola sistemak nahikari hori bete behar duenik, ezta Estatuak ase behar duela ere, hau da, norberaren sinesmenen transmisioa norberaren kontua beharko luke.
Eliza Katolikoa gero eta harroago eta haziago ikusten dugu: PP gobernuan zenean asko puztu zen, eta duela gutxi, 2006ko abenduan, PSOEren gobernuak subentzioen %34 igo dizkio, errenta aitorpenetik %0,7 jasotzen ari da, 2005ean Zapateroren gobernuak onartutako hezkuntzako LOE legeak erlijio eskola gehiago emateko aukera ematen dio…
Hori guztiagatik, Guraso Elkarte modura, pentsatu dugu eskola laikoaren alde ikasturte hasieran sinadura bilketa kanpaina egitea. Sinadura horiek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailera, Espainiako Gobernura eta Bizkaiko Gotzainei bidaliko dizkiegu.
Guraso bakoitzak bere lekutxoa erabili ahal du sinadura jartzeko, hau norbanakoarena izanik bakarka egin ahal da. Mesedez, bete orria eta azaroaren 8rako Guraso Elkartearen postontzian sartu. Zure sinadura, zure parte-hartzea garrantzitsua da.

Bilbo, 2008ko urria-azaroa

Errankizunak itxitak