Jantoki Zerbitzua

comedor

Eskola jantokiko zerbitzua ikastetxearen bitartez emango da eta Kudeaketa Zuzeneko Jantoki izendapena hartuko du.

Gure eskolan Eurestek ekartzen ditu menuak. Hona hemen aurtengo menuak:

Hirugarren hiruhilabetea

Bigarren hiruhilabetea

Lehenengo hiruhilabetekoa hemen aurkitu dezakezue: http://www.eurest.es/gvasco/

 Kuotak: Hona 2010-2011 ikasturtetik aurrera jantokiaren guztizko zerbitzuagatik aplikatu beharreko jankideen kuotak:

                                                                                          EURO / MENU

a) Ikaslea, ohiko jankidea:                          .            4,00  €

b) Ikaslea, ohiko jankidea, garraioko eskubidearekin:           2,80  €

c) Ikaslea, ohiko ez den jankidea:                                          4,60  €

d) Gainerako erabiltzaileak:                                                   7,50  €

 Jantokiko begiraleen ordutegia goizeko klaseak amaitzen direnetik arratsaldeko klaseak hasi arte luzatuko da; betiere, Hezkuntzako dagokion lurralde-ordezkaritzak onetsitako eskola-ordutegiaren arabera. Horrenbestez, klaseko ordutegia eta begiraleen ordutegia ezin izango dira aldi berean ibili edo gainjarri.

  •  Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan: 12:30 a 15:00.
  • Asteazkenetan: 12:30-14:30.
  • Arratsaldeko klaserik gabeko egunetan Ekainean eta Irailan: 13:00- 15:00

 Arratsaldeko klaserik gabeko egunetan, begiraleen ordutegia honako hau izango da jateko beharrezkotzat jotzen den denbora,  betiere Hezkuntza Sailak onartutako txanden arabera : Bi urteko gela, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza, 2 txanda edo gehiago: ordu 2.

 Menuak:

        a) Jankide guztiek menu bera jango dute. Dena dela, menua prestatzeko orduan aldaketak egin daitezke, menuok Haur Hezkuntzako umeen beharrizanetara egokitzeko (pureak eginda,….). O.O.Gk, halaber, menuetan ematen den janari kantitateak aldatzeko baimena eman dezake, ikasleen beharrei egokitzeko, horien adina eta behar dietetikoak aintzat hartuta.

            Behar bezala justifikatutako kasuetan, O.O.Gk jankide-talde desberdinetarako menu desberdinak egotea onartuko du.

         Kasu biotan, enpresarekin adostu beharko dira aldaketak, eta aldaketok ez dute ekarriko, inola ere, zerbitzuaren kostua handitzerik.

       b) Nolanahi ere, menu edo dieta bereziak onartuko dira, janari-alergia edo antzeko arrazoiak direla eta, medikua ofizialaren txostenak hala gomendatzen duenean.  Txosten horrek honako hauek zehaztu beharko ditu: bai jankideak alergia, intolerantzia eta abar dien janariak, baita jankideak alergia edo intolerantzia dion janaririk ustekabean hartuz gero erabili edo jarraitu beharreko protokoloa ere.

 Ikastetxeko zuzendaritzaren ardura izango da jantoki-zerbitzuarekin zerikusia duten langile guztiek betetzen dutela “MENU BEREZIAK (ALERGIAK ETA ELIKADURA-INTOLERANTZIAK) PRESTATU ETA ZERBITZATZEKO JARDUERA PROTOKOLOA). Protokolo hori Hezkuntza Saileko web orrian dago: www.hezkuntza.net .

 Ikastetxeko Zuzendaritzak, edo hark eskuordetuak, catering-enpresak homologatzeko espedientearen baldintza teknikoen orrietan ezarritakoaren arabera, honako parametro hauek egiaztatuko ditu zerbitzua ikastetxea jasotzerakoan:

  •  Kalitatea eta kopurua.
  •  Aurkezpena.
  •  Garraioaren eta ontziraketaren baldintza higienikoak.
  •  Etiketak eta iraungipen-datak.
  •  Tenperatura

Jantoki arduraduna: Begoña Galaz

Errankizunak itxitak