Hezkuntza eta Kultura Zinegotzia (Bilboko Udala)

IBONE BENGOETXEA

Hezkuntza eta Kultura Zinegotzia

Bilboko Udala

 

 

 

 

Andere agurgarria:

 

Kontxa Guraso Elkartea kezkaturik dago seme-alaben ikastetxearen egoeraz, ikasketa prozesuaren baldintza materialekin, e.a.

Honekin azaldu nahi dizugu J. M. Sanchez Marcos ikastetxeak, hain zuzen gure umeen eskolak, aspaldi aurkitu genituen eta oraindik era eraginkorrean konpondu ez diren gabezien zerrenda: 

1.- Duela 17 urtetik, gutxienez, teilatuan itoginak daude. Behin betiko edo guztiz konpontzeko, beharko luke iragazgaiztasun (inpermeabilizazio) orokorra.

2.- Barruko patioan euria den bakoitzean, lehen solairuko pasabideko kubiertan eta lehen solairutik bigarrenera doan burdinazko eskaileraren kubiertan euri tanten zipriztinek leihoetan eta hormetan hezetasuna sortarazten dute, barruan ere eragina duelarik. Komenigarria litzateke barruko patioan, goiko aldean, argia pasatzen uzten duen estalkia (kubierta) jartzea.

3.- Ikasgela askotako leihoak ezin dira behar bezala itxi. Ondo legoke isolamendu akustiko eta termiko egokiak dituzten leiho berriak jartzea.

4.- Gimnasioko dutxetako lurruna eta hezetasuna arintzeko behin-behineko irtenbidea eman zaio, baina leku horretako airea ateratzeko eta berriztatzeko aire-erauzgailu sistema indartua beharko litzateke.

5.- Ikasgela batzuetako zorua, egurrezkoa hain zuzen, hondatuta dago. Ondo legoke behar den tokian zoru berria jartzea.

6.- Eskola sarrera nagusiko patioa, jolastokia ere badena, euria egiten duen bakoitzean, putzuz beteta egoten da. Zorua aldatzea komenigarria ikusten dugu.

7.- Irteerako bost ate nagusi, eskolako patiora ematen dutenak, ez dira kanporantz zabaltzen. Kanporantz zabaltzeko moduan jartzea litzateke onena.

8.- Ikastetxeak Errekakoetxe kaletik duen sarreran gurasoak umeen zain kale gorrian egon behar dutenez, euri tantetatik, edo euri zaparradatatik, babesteko, ondo legoke estalki zabal bat jartzea.

 

 

Gure eskaerak kontuan izan eta konponketak bideratzeko ahalegin zintzoak eta azkarrak egingo dituzulakoan, agurtzen zaitugu.

 

 

Vicente del Arco

Guraso Elkarteko presidentea

 

 

Bilbo, 2008-12-15

 

Errankizunak itxitak