Bilboko Udalak hiru milloi euro inguru inbertituko du hiri osoan mugikortasuna segurua izan dadin lortzeko

Mugikortasun Seguruaren Udal Planaren helburua, bost urteko epean talkak eta harrapaketak erdira jaistea da. Istripu kopurua jaisteko, Udalak 41 ekintza zehatz egingo ditu 2008 eta 2009 urte bitartean.


Bilbon, 2008ko urriak 20. Bilboko Udalak hiru milioi euro inguru inbertituko du Hiriko auzo guztietan mugikortasun segurua lortzera bideratutako neurri zehatzetan.

Neurri hauen helburua, 2007-2013 Mugikortasun Segururako Udal Planaren barruan biltzen direnak (Bilboko Udaleko Zirkulazio, Garraio eta Segurtasun Sailekoek landutakoa, Obra eta Zerbitzu Sailarekin elkarlan estuan), 2013 urterako istripuak erdira jaistea da.

2006ko martxoan, Bilboko Udaleko Udalbatzak Segurtasun Seguruko Udal Plana lantzea onartu zuen. Planaren idazketa lehiaketa publikoz esleitu zitzaion Leber ingeniaritzari, 120.000 euroko zenbatekoarekin.

Proiektuaren idazketa 2007. urtean eta 2008ko zati batean egin da, eta Hiriko kaleen benetako egoeraren diagnostiko zehatza egitea ahalbidetu du, eta kasu bakoitzean hartu beharreko neurriak zehaztu ditu, bide publikoa erabiltzen duten pertsona guztien mugikortasun segurua bermatzeko hartu beharreko neurriak zehazteko.

41 ekintza zehatz

Hiriko kaleetan dagoen istripu kopuruaren diagnostiko zehatzaren ondoren, Bilboko Udalak 41 ekintzez osatutako plana landu du bide-sareko beste horrenbeste puntutan, 1.209.977,31 euroko inbertsioa eskatu duena. Zenbateko honi, 800.000 euroko zenbatekoa gehitu behar zaio, Bilboko Udaleko Aurrekontuetan 2009. urterako sartua.

Eremu bakoitzerako ekintza mota egokiena zehazteko, gertatutako istripu kopuru eta eremuan egiten diren jarduerak bezalako faktoreak izan dira kontuan, eta baita normalean ibiltzen den oinezko kopurua

eta istripuetan modu batera edo bestera eragin dezaketen beste alderdi batzuekin batera.

Zenbait kasutan, mugikortasun segurua bermatzeko proposatutako neurriak, kaleak berpintatzera eta berrasfaltatzera mugatzen dira, baina gehienetan nahiko neurri handiko lanak dira, espaloiak beheratzea, orejetak sortzea, oinezkoen babesguneak sortzea eta nabarmendutako oinezko pasabideak (NOP) sortzea, seinalizazio horizontal eta bertikala hobetzea, oinezko pasabideetan semaforoak jartzea, etab.

Zirkulazio bide bat kentzeko –berriki amaitutakoa- lanak eta erdian oinezkoentzako babesgune bat sortzea Maria Diaz de Haro kalean, Bilboko Udalak onartutako neurri multzoaren barruan sartzen dira, Elkano kaleko autobus bidearen zabalkuntzarekin batera, edo Jesusen Bihotza Plazan gida lerroak ezartzea.

Hauek dira aurreikusitako beste neurri batzuk:

• Espaloiak eta orejetak berriztatu eta zabaltzea: Mazarredo Hiribidea, Jesusen Bihotza, Iparragirre
• Nabarmendutako oinezko pasabide berriak: Juan de La Cosa, Kalamua, Blas de Otero, Colon de Larreategi
• Semaforodun pasabide berriak: Hurtado Amezaga, Autonomia, Gran Via, Iparragirre
• Oinezkoentzako denbora deskontagailuak: Elkano, Autonomia
• Oinezko pasabideen ezarpena eta berpintaketa: Cortes, San Francisco
• Aparkalekuen berriztaketa eta berpintaketa: Maria Diaz de Haro, Blas de Otero
• Babesgune berriak: Autonomia, Plaza Víctor Chavarri

Bilbao.net, Albisteak web agiria

Errankizunak itxitak