ESTRAESKOLARREI BURUZKO ARGIBIDE LABURRAK

INGELESA: Capital Languages ikasketa zentroak eskainiko du ama-hizkuntza ingelesa duten irakasle tituludunekin. Ingelesa ikastaroan hizkuntza honen arlo guztiei arreta berezia emango zaie: entzumen ulermena, idazteko eta irakurtzeko gaitasuna eta gramatika, ikasleen adina kontuan izanik. Hori lortzeko ikasleak izango dira ikas-prozesuaren egile nagusiak, horregatik, klaseak dinamiko eta atseginak izango dira. Ikastaroa Adimen askotariko teorian (Cambridge University Press)dago oinarriturik. Harrez gero ekintza ezberdinak edukiz, ikasteko era desberdinak duten ikasleen beharrei erantzuten die.
* %5eko beherapena 2 anai izanik.    Hileko prezioa    SALNEURIA (€/ HIRUHILABETEKO)
IKASTAROA         1.    2.    3.
HAUR HEZKUNTZA ETA 1. Ordu bat t’erdi astean    30.25 €    94 €    94 €    54€
BESTE IKASLE GUZTIAK: 2 ordu/ astero    37.50 €    115€    115 €    70€
BALLET:Aurreko ikasturteetan bezala, hasiera mailakoek espresioa, mugimenduen sinkronizazioa eta musikaltasuna lanDUKO dute. Hurrengo mailetan baletaren berezko teknikan murgiltzen joango dira.
Prezioa 14 €/hileko hasiera maila, 20 €/hileko erdiko maila eta 26 €/hileko maila aurreratua. %10eko beherapena 2 anai izanik.
INFORMATIKA: Lehen hezkuntzako 3. eta 6. maila arteko haurrentzat eskaintzen da. Hasiera mailakoek informatikako hastapenak ikusten dituzte: Windosen sarrera. Paint marrazki programa eta Word testu-prozesadorea. Maila aurreratuan kontzeptu informatikoetan sakontzen da, Windows exploradorea, Word aurreratua, Internet, posta elektronikoa, Web orriak…
Prezioa: 27 €/hileko. %10eko beherapena 2 anai izanik. Ordainketa hiruhilabeteko egingo da.
ANTZERKIA: ahozko zein gorputz-espresiorako eskaintza mantentzen da.
Prezioa: 25 €/hileko 10 haurrez osaturiko taldearentzat. %10eko beherapena 2 anai izanik.
PATINAK/ SASKIBALOIA Udaletxeak eskainitako jarduerak. Prezioa: 10/hileko:.
KIROLAK: %10eko beherapena 2 anai izanik. Futbito: 1. eta 2. mailak 10 €/hileko. 3. – 6. mailak 22 €/hileko.
JUM PING CLAY: Sor ezazu, imajina, diberti zaitez eta munduko buztin onenarekin ikasten du. Prezioa: 16E// hilabetea. % 10 deskontatzen dut bi anai-arrebarekin. Ordutegia: Osteguna 17:15.

Errankizunak itxitak