2014-15 ikasturte hasierako informazioa

Guraso agurgarriok:

Ikasturte berriari hasiera emateko, jakinarazten dizkizuegu honako argibide hauek baliagarriak izateko asmotan. Agur bero bat,

IRAKASLEGOA

1. IKASTORDUAK

Irailean eta ekainaren 3ik aurrera, ordutegia goizez izango da: 9:00etatik

13:00etara.

Ikasturtean zehar:

– Goizez: 9:00etatik 12:30etara.

– Arratsaldez: 15:00etatik 17:00etara.

Asteazkenero, ikasturte osoan, arratsaldez ez dago klaserik, irakaslegoak Formakuntza egiten duenez, ikasturteari dagozkion ikastorduak egokituta daudelako. Horrez gain, abenduaren 19an eta martxoaren 27an, asteazkenetako ordutegia egingo da.

Klaseak behar bezala burutzeko, ezinbestekoak dira honako arau hauek

betetzea:

  • Eskolara sartzeko ordutegia zaindu.

  • Eskolatik irteteko ordutegian seme-alabak ordukotasun osoz, garaiz jaso.

  • Eskola-jarduerak ez moztu, umeak gelara edo gimnasiora ez lagundu.

  • Edozein errekadu emateko, atezaintzara jo.

Eskolako sarrera uneak, 9:00etan eta 15:00etan, arduratsu errespetatzea eskertuko genuke. Ordu honetan ateak itxiko dira eta ezinezkoa izango da eskolan sartzea, beharrezko ziurtagiria ekartzen ez bada behintzat. Errekakoetxe kaleko atea 2 urteko ikaslegoarentzat bakarrik da. Atea, 9:00etatik 9:15etara eta 10:00etan zabalduko da, beranduago atezaintzatik sartu beharko da.

2. ESKOLA EGUTEGIA

IRAILA

8an: Ikasturte aurkezpena 11:00etatik 13:00 etara. 2 eta 3 urteko humeen

ordutegiak egokituko dira argitaratu diren bezala. Ez da jantokirik egongo.

9an: Klaseak hasiko dira, goizez bakarrik, eta jantokia, 3 urteko umeengandik

aurrera.

29an: Klaseak goizez eta arratsaldez hasiko dira eta 2 urteko umeentzako jantokia.

URRIA

AZAROA

ABENDUA:

8an: ez dago klaserik, jaiegun finkoa.

19an: lehen hiruhilabetekoaren azken eskola eguna, goizez bakarrik:09:00etatik

12:30etara, ARRATSALDEZ EZ DAGO KLASERIK.

URTARRILA

7an: bigarren hiruhilabetekoaren lehenengo eskola eguna.

OTSAILA

16 eta 17: ez dago klaserik, ihauteri jaia.

MARTXOA

19 eta 20an: ez dago klaserik, San Jose eguna eta zubia

27an:bigarren hiruhilabetekoaren azken eskola eguna, goizez bakarrik: 09:00etatik 12:30etara, ARRATSALDEZ EZ DAGO KLASERIK.

APIRILA

13an: hirugarren hiruilabetekoaren lehenengo eskola eguna.

MAIATZA

1an: ez dago klaserik, jaiegun finkoa.

EKAINA

3an: klaseak hasiko dira, goizez bakarrik.

23an: ikasturtearen azken eskola eguna.

3. GURASOENTZAKO GELA-BILERAK

Bilerak liburutegian egingo dira honako egutegiari jarraituz:

3.1 Haur hezkuntza:

a) 1go zikloa (2 urte): irailaren 4an 11:00etan (eginda)

b) 2. zikloa : 3 urte irailaren 23an 13:30ean.

4 urte irailaren 24an 13:30ean.

5 urte irailaren 25ean 13:30ean.

3.2 Lehen hezkuntza:

a) 1go zikloa: urriaren 2an, 17:15etan.

b) 2go zikloa: urriaren 7an, 17:15etan.

d) 3go zikloa: irailaren 30ean, 17:15etan

4. EBALUAKETA-TXOSTENAK ENTREGATZEKO EGUTEGIA

Tutoreak ikaslegoaren txostenak emateaz arduratzen dira, jarraian aurkezten den egutegian. Bestalde, bi egunen buruan txostenen frogagiriak (sinatuta) tutoreari bueltatzeko eskatzen dizuegu faborez.

4.1 Haur Hezkuntza:

a) 2 urte: ikasturte amaieran, ekainean

b) 3, 4 eta 5 urte: bi txosten idatziak: urtarrilaren azken astea eta ekainaren

azken eskola astea.

4.2 Lehen hezkuntza:

Lehenengo txostena: 2014-12-01an.

Bigarren txostena: 2015-03-23an.

Hirugarren txostena: 2015-06-24an.

5. BISITA ORDUTEGIA

5.1.Idazkaritza: 9:30etatik 12:30etara arte, astelehenetik ostiralera. Epe berezietan (matrikulak, bekak,…) ordutegiak zehaztuko dira.

5.2..Irakasleak: asteartero 12:30etatik 13:15etara arte.(Eskatu ordua aldez aurretik).

6. EKINTZA OSAGARRIAK ETA ESKOLA JAIALDIAK.

Ikasturtearen zehar, antolatuko diren ekintza osagarrien zehaztapenak aldez-aurretik emango zaizkizue. Zeuen seme-alabek aipatutako jardueretan parte ahal izateko, ezinbestekoa da zuek (gurasoek- tutoreek) legeak dioenez, dagokion baimena bete, sinatu eta tutoreari ematea.

Eskolan ospatuko diren jaialdien egitarauak, burutu ahala, jakinaraziko zaizkizue. Honela, jaialdi bakoitzean, gurasoen eskuarmena gauzatuko da, ekintzak, kokapena, eguraldia, e.a. kontuan hartuta.

Ekintza hauetan argazkiak, bideoak,…ateratzen direnez, ikaslearen irudi erabilearen baimena sinatzea eskatzen da,tutoreari emanez.

7. ESKOLAKO LIBURUTEGIA

Ordutegia:

-12:30 etatik- 15:00etara : Astearte eta Ostegunetan

– 17:00 etatik-18:40etara : Astelehen, Astearte eta Ostegunetan.

Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek sarrera libre dute. Haur hezkuntzako ikasleek erabil behar dute gurasoekin. Askari, jolas eta baloiekin sartzea debekatuta dago.

8. ESKOLAKO PATIOA

Goizez, ikastorduak amaitu ondoren, bazkalkide ez diren ikasleek 12:45etan baino lehenago, eskolako patiotik irten behar dute, bertako atea giltzapean uzteko. Honela, jantokiko jagoleek egoki egingo dute beraien lana.

Eskolako patioa kalea baino altuagoa dela eta errepidetik gertu dagoela kontuan hartuta, istripuak ekiditzeko, eskola-ordutegian baloiak debekatuta daude. Familiei laguntza eskatzen dizuegu, 17:00etatik aurrera umeek baloiekin ez jolasteko.

Bestalde, gogoratzen dizuegu eskolako patioan ezin dela erre ezta animaliekin sartu.

9. GURASOEN PARTAIDETZA

Guraso Elkarteak ekintza eta baliabide batzuk, adibidez: eskola asegurua, eskolaz kanpoko ekintzak, bi urteko geletarako laguntzaileak, haurtzaindegia,… kudeatzen ditu, eskolako ikaslegoaren onurako. Beraz, elkarte honen partaide ez bazarete afiliatzeko eskatzen dizuegu, G.E.ren lana indartzeko.

Eskola asegurua edukitzea oso gomendagarria da istripuren bat gertatzekotan medikua eskolara bertara datorrelako eta eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartzeko asegurua derrigorrezkoa da.

10. ELKARREKIKO BIZITZA AHOLKU BATZUK.

  1. Galdutako arropak gimnasioko sarreran berreskuratu daitezkeela eta galdutako beste objetu batzuk atezaintzan egongo direla gogorarazten dizuegu eta zuen seme-alaben ardurapean. Komenigarria da umeen arropan beren izena ipintzea. Hilabetean behin, azken egunean, biltzen den arropa multzoa G.K.E. batera bidaliko da.

  2. Aparatu elektronikoen erabilera eta balioko gauzak.

Ikastetxean debekatuta dago edozein aparatu elektronikoen erabilera (mugikorrak, mp3, nintendoak…)

  1. Dirua eta txutxeak:

Ikaslegoak ikastetxera ezin du dirua ekarri. Horrez gain, eta Eskola Osasunaren aholkuak jarraituz fruta eta ogitartekoa, txutxerien ordez ekartzea komenigarria da

  1. Zorriak:

Ikasturtero zorrien arazoa errepikatzen dela eta eskatzen da haurren burua astean behin berrikustea falta barik, besteak ez kutsatzeko.

  1. Famili ekonomiaren ekarpenak:

Haur Hezkuntza: fotokopiak, liburuak ( 4 eta 5 urte) eta, ahal den neurrian, irteerak.

2 urte: 40€

3 urte: 60€

4 urte: 60€

5 urte: 60€

Lehen Hezkuntza: 30€ tutoreei eman behar zaie fotokopiak eta irteerak ordaintzeko

irailaren 30a baino lehenago.

Testu-liburuak kontzeptuan, Idazkaritzan, hurrengo kantitate hauek ordaindu behar dira.

1. zikloa: 26

2. zikloa: 29

3. zikloa: 15

  1. Datuen gaurkotzea:

Maiztasunez familia topatzen dugunean telefonoak zuzenak ez daudela gertatzen da. Horrexegatik datuen aldaketak (helbideak, telefonoak,…) tutoreei esatea eskatzen dizuegu, haiek Idazkaritzara eramateko.

Bilbon, 2014ko irailaren 1an.

Errankizunak itxitak