Haurtzaindegia 2011-2012

guarderia

Haurtzaindegi zerbitzua:

Goizez: 8:00etatik-9ak arte (astelehenetik-ostiralera)

Azteaskenetan eguerdian: 14:30tik 15:30 arte

Kokapena: Bi urteko lehenengo gelan (Errekakoetxe sarreran) . Sartzeko edota umeak uzteko sakatu atezain automatikoaren botoia.

Izen-emate: Hemen jeitsi ahal duzu izen-emate orria eta posta elektronikoz igorri, edota IGEko buzoian sartu.

Ordainketaren ezak ekar litzakeen arazoak saihesteko (hots, beste gurasoak gehiago ordaindu behar ez izateko) hilabete bat ordaindu ez duen umeak ezin izango du hurrengoan zerbitzua erabili.

Aldizkako erabiltzaileak: 4€ orduko. Posible bada aldez aurretik abisatu. Dirua arduradunari ordaintzen zaio momentuan.

Ohiko erabiltzaileentzako haurtzaindegi ordainketa solidarioa da. Honela, haurtzaindegia erabiltzen duten guraso guztiek ordaindu behar dute arduradunak kobratzen duen tarifa osoa, hots, 20€/orduko. Horregatik, hilero ordaintzen den prezioa aldatzen da, eskola egunak eta umeen zenbatekoaren arabera. Hau horrela izanda, hilaren amaieran jakinarazi beharko diguzue zerbitzua behar ez baduzue.

 Ordainketa hilearen 1etik 5ra egin beharko da umearen izena emanez BBKko kontu zenbaki batean.

  Argibide gehiagorik nahi izanez gero deitu Sofiari (671 595 846) edo idatzi posta elektroniko honetara: kontxa@kontxaeskola.net

Errankizunak itxitak