2013-14 ikasturte hasierako informazioa

Guraso agurgarriok:

Ikasturte berriari hasiera emateko, jakinarazten dizkizuegu honako argibide hauek baliagarriak izateko asmotan.

             Agur bero bat,                                    

                                                                     IRAKASLEGOA

1. IKASTORDUAK

Irailean eta ekainaren 5ik aurrera, ordutegia goizez izango da: 9:00etatik 13:00etara.

Ikasturtean zehar:

– Goizez: 9:00etatik 12:30etara.

– Arratsaldez: 15:00etatik 17:00etara.

Asteazkenero, ikasturte osoan, arratsaldez ez dago klaserik, irakaslegoak Formakuntza egiten duenez, ikasturteari dagozkion ikastorduak egokituta daudelako.

Klaseak behar bezala burutzeko, ezinbestekoak dira honako arau hauek betetzea:

  • Eskolara sartzeko ordutegia zaindu.

  • Eskolatik irteteko ordutegian seme-alabak ordukotasun osoz, garaiz jaso.

  • Eskola-jarduerak ez moztu, umeak gelara edo gimnasiora ez lagundu.

  • Edozein errekadu emateko, atezaintzara jo.

Eskolako sarrera uneak, 9:00etan eta 15:00etan, arduratsu errespetatzea eskertuko genuke. Ordu honetan ateak itxiko dira eta ezinezkoa izango da eskolan sartzea, beharrezko ziurtagiria ekartzen ez bada behintzat. Errekakoetxe kaleko atea 2 urteko ikaslegoarentzat bakarrik da. Atea, 9:00etatik 9:15etara eta 10:00etan  zabalduko da, beranduago atezaintzatik  sartu beharko da.

2. ESKOLA EGUTEGIA

IRAILA:

5ean: Ikasturte aurkezpena 11:00etatik 13:00 etara. 2 eta 3 urteko umeen ordutegiak egokituko dira argitaratu diren bezala.

6an:   klaseak hasiko dira, goizez bakarrik, eta jantokia, 2 urteko umeak izan ezik.

30ean: klaseak goizez eta arratsaldez hasiko dira eta 2 urteko umeentzako jantokia.

URRIA:

25ean: ez dago klaserik, jaiegun finkoa.

AZAROA:

1ean: ez dago klaserik, jaiegun finkoa.

ABENDUA:

6an:ez dago klaserik, jaiegun finkoa.

20an: lehen hiruhilabetekoaren azken eskola eguna, goizez bakarrik:09:00etatik 13:00etara, ARRATSALDEZ EZ DAGO KLASERIK.

URTARRILA:

7an: bigarren hiruhilabetekoaren lehenengo eskola eguna.

OTSAILA:

MARTXOA:

3 eta 4etan: ez dago klaserik, inauteri jaia.

APIRILA:

11n: bigarren hiruhilabetekoaren azken eskola eguna, goizez bakarrik:09:00etatik 13:00etara, ARRATSALDEZ EZ DAGO KLASERIK.

28an: hirugarren hiruilabetekoaren lehenengo eskola eguna.

MAIATZA:

1an: ez dago klaserik, jaiegun finkoa.

2an: ez dago klaserik, zubia.

EKAINA:

5ean: klaseak hasiko dira, goizez bakarrik.

20an: ikasturtearen azken eskola eguna.

3. GURASOENTZAKO GELA-BILERAK

Bilerak ikas-talde bakoitzaren gelan eta tutoreek zuzenduta egingo dira, honako egutegiari jarraituz:

3.1 Haur hezkuntza:

a) 1go zikloa (2 urte): irailaren 5ean 11:00etan (eginda)

b) 2.zikloa : 3 urte irailaren 24an 13:30ean, liburutegian.

4 urte irailaren 23an 13:30ean, liburutegian.

 5 urte irailaren 25ean 13:30ean, gelan.

3.2 Lehen hezkuntza:

a) 1go zikloa: irailaren 30ean, 17:15etan.

b) 2go zikloa: urriaren 8an,  17:15etan.

d) 3go zikloa: urriaren 1an,  17:15etan

L.H.ko bilera guztien aurkezpenak jantokian egingo dira eta geroago, norberaren tutorearekin geletara joango da.

4. EBALUAKETA-TXOSTENAK ENTREGATZEKO EGUTEGIA

Tutoreak ikaslegoaren txostenak emateaz arduratzen dira, jarraian aurkezten den egutegian. Bestalde, bi egunen buruan txostenak (sinatuta) tutoreari bueltatzeko eskatzen dizuegu faborez.

4.1 Haur Hezkuntza:

a) 2 urte: ikasturte amaieran 2014-06-18 an.

b) 3, 4 eta 5 urte: bi txosten idatziak: urtarrilaren azken astea eta ekainaren azken eskola astea.

4.2 Lehen hezkuntza:

Lehenengo txostena: 2013-12-2an.

Bigarren txostena: 2014-03-24an.

Hirugarren txostena: 2014-06-24an.

5. BISITA ORDUTEGIA

5.1.Idazkaritza: 9:30etatik 12:30etara arte, astelehenetik ostiralera. Epe berezietan (matrikulak, bekak,…) ordutegiak zehaztuko dira.

5.2..Irakasleak: asteartero 12:30etatik 13:15etara arte.(Eskatu ordua aldez aurretik).

Haur Hezkuntza:

2 urte A: Marian Zapata.

2 urte B: Concha No.

2 urte C eta biblioteca: Joaquina Martín.

2 urte C eta mailako laguntza: Inmaculada Fernández. (Formakuntza Proiektuaren Koordinatzailea).

3 urte A:Paz Quevedo.

3 urte B:Jaione Urizar (Haur Hezkuntzako koordinatzailea).

4 urte A: Zuberoa Bausela

5 urte A: Begoña Uriagereka.

5 urte B: Yolanda Ezenarro.

Lehen Hezkuntza:

1. maila A: Lucía Juarista / Pilar Gómez.

2. maila A: Begoña Villegas

2. maila B: Garbiñe Alegría

3. maila A: Marian Nájera.

3. maila B: Alicia Ruiz

4. maila A: Asier Guenaga.

4. maila B: Arantza Lekube.

5. maila A: Ana Rodrigo

6. maila A: Marije Jiménez

Tutoretza gabeko irakasleak:

Ingelesa Haur Hezkuntza: Juani Granados.

Ingelesa L H.ko 1.A, 2. A eta B. eta 3.A : Eulale Madariaga.

Ingelesa L.H.ko 2. eta 3. Zikloak : Marian Goméz-Zorrilla (HMH proiektua).                                            

Heziketa Fisikoa: Jose Alberto Martínez.

Musika: Josune Valle (LHko 1. zikloko koordinatzailea).

Erlijioa: Ana Ullibarri (L.H.ko 3.zikloko Koordinatzailea eta IKT). 

Pedagogia Terapeutikoa: Izaskun Ercilla, Izaskun Barrutia eta Mertxe Linaje (L.H.ko 2. zikloko Koordinatzailea).

Logopeda: Paula Arranz.

Aholkularia: Marian González (Laneko Arriskuen Prebentzioa, Eskola-laguntza Programa ezartzeko    proiektua eta Elkarbizitza Behatokia).

Hezitzaileak: Ainhoa Madina, Feli Garabieta eta Elena Beitia.

Biblioteca: Joaquina Martín.

Jantokiko Arduraduna: Marisa Ciordia.

Zuzendaria: Marian Gorostiza.

Ikasketa Burua: Eulale Madariaga.

Idazkaria eta Administrazio-kudeaketa: Inmaculada Romaní.

6. IRTEERAK ETA ESKOLA JAIALDIAK.

Ikasturtearen zehar, antolatuko diren irteera bakoitzaren zehaztapenak aldez-aurretik emango    zaizkizue.    Zeuen    seme-alabek   aipatutako   jardueretan    parte  ahal   izateko, ezinbestekoa da zuek (gurasoek- tutoreek) legeak dioenez, dagokion baimena bete, sinatu eta tutoreari ematea.

Eskolan ospatuko diren jaialdien egitarauak, burutu ahala, jakinaraziko zaizkizue. Honela, jaialdi bakoitzean, gurasoen eskuarmena gauzatuko da, ekintzak, kokapena, eguraldia, e.a. kontuan hartuta.

Ekintza hauetan argazkiak, bideoak,…ateratzen direnez, ikaslearen irudi erabilearen baimena sinatzea eskatzen da,tutoreari emanez.

7. ESKOLAKO LIBURUTEGIA

              Ordutegia:

             -12:30 etatik- 15:00etara : Astearte eta Ostegunetan

             – 17:00 etatik-18:40etara : Astelehen, Astearte eta Ostegunetan.

Lehen Hezkuntzako  ikasle guztiek sarrera libre dute. Haur hezkuntzako ikasleek erabil behar dute gurasoekin. Askari, jolas eta baloiekin sartzea debekatuta dago.

8. ESKOLAKO PATIOA

Goizez, ikastorduak amaitu ondoren, bazkalkide ez diren ikasleek 12:45etan baino lehenago, eskolako patiotik irten behar dute, bertako atea giltzapean uzteko. Honela, jantokiko jagoleek egoki egingo dute
beraien lana.

Eskolako patioa kalea baino altuagoa dela eta errepidetik gertu dagoela kontuan hartuta, istripuak ekiditzeko, eskola-ordutegian baloiak debekatuta daude. Familiei laguntza eskatzen dizuegu, 17:00etatik aurrera umeek baloiekin ez jolasteko.

Bestalde, gogoratzen dizuegu eskolako patioan ezin dela  erre ezta animaliekin sartu.

9. GURASOEN PARTAIDETZA

Honako erakunde hauen bidez gauzatuko da:

ESKOLA KONTSEILUA:

  • Gabriel Agirre.

  • David Cardosa.

  • Patricia Viso.

  • Iñaki Amezua.

  • Itziar Cámara.

  • Sofía Lejarreta.

  • Cayetana Velilla.

  • Eva González.

  • Jesús María Casado.

  • Edmundo Rodríguez.

  • Sonia Rodríguez.

  • Nora Lejarza.

  • Zuriñe Palacios.

  • Vicente Duarte.

GURASO ELKARTEA.

Guraso Elkarteak ekintza eta baliabide batzuk, adibidez: eskola asegurua, eskolaz kanpoko ekintzak, bi urteko geletarako laguntzaileak, haurtzaindegia,… kudeatzen ditu, eskolako ikaslegoaren  onurako. Beraz, elkarte honen partaide ez bazarete afiliatzeko eskatzen dizuegu, G.E.ren lana indartzeko.

Eskola asegurua edukitzea oso gomendagarria da istripuren bat gertatzekotan medikua eskolara bertara datorrelako eta eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartzeko asegurua derrigorrezkoa da.

10. ELKARREKIKO BIZITZA AHOLKU BATZUK.

  1. Galdutako arropak gimnasioko sarreran berreskuratu daitezkeela eta galdutako beste objetu batzuk atezaintzan egongo direla gogorarazten dizuegu eta zuen seme-alaben ardurapean. Komenigarria da umeen arropan beren izena ipintzea. Hilabetean behin, azken egunean, biltzen den arropa multzoa G.K.E. batera bidaliko da.

  2. Aparatu elektronikoen erabilera eta balioko gauzak.

Ikastetxean debekatuta dago  edozein aparatu elektronikoen erabilera (mugikorrak, mp3, nintendoak…)

  1. Dirua eta txutxeak:

Ikaslegoak ikastetxera ezin du dirua ekarri. Horrez gain, eta Eskola Osasunaren aholkuak jarraituz fruta eta ogitartekoa, txutxerien ordez ekartzea komenigarria da

  1. Zorriak:

Ikasturtero zorrien arazoa errepikatzen dela eta eskatzen da haurren burua astean behin berrikustea falta barik, besteak ez kutsatzeko.

  1. Famili ekonomiaren ekarpenak:

Haur Hezkuntza: fotokopiak, liburuak ( 4 eta 5 urte) eta, ahal den neurrian, irteerak.

             2 urte: 40€

             3 urte: 60€

             4 urte: 60€

             5 urte: 60€

Lehen Hezkuntza: 30€ tutoreei eman behar zaie fotokopiak eta irteerak ordaintzeko.

Idazkaritzan hurrengo kantitate hauek ordaindu behar dira irailaren 30 baino lehenago gelako Testu-liburuak kontzeptuan.

1. zikloa: 26

2. zikloa: 29

3. zikloa: 30

  1. Datuen gaurkotzea:

Maiztasunez familia topatzen dugunean telefonoak zuzenak ez daudela gertatzen da. Horrexegatik datuen aldaketak (helbideak, telefonoak,…) tutoreei esatea eskatzen dizuegu, haiek Idazkaritzara eramateko.

                                                                           Bilbon, 2013ko irailaren 13an.

Errankizunak itxitak