|
|||||
Bilboko Gobernu Batzordeak “Bilbao iparra-hegoa” sariketaren VI. edizioko saria (2016), eskola solidarioen modalitatean, gure Ikastetxeari eman dio. Sari honek jendaurrean onetsi nahi du Bilboko ikastetxeen lana, Iparraldea-Hegoaldea haustura gainditzen laguntzeko jarduerak garatzen dituztenean, mundua bidezkoagoa eta solidarioagoa izan dadin eta Giza Eskubideen aldeko gure gizartearen kontzientzia eta beste kultura edota herri batzuekiko elkartasuna handiagoak izan daitezen.
Mila esker.
Tutoreak ikaslegoaren txostenak emateaz arduratzen dira, jarraian aurkezten den egutegian. Bestalde, bi egunen buruan txostenak (sinatuta) tutoreari bueltatzeko eskatzen dizuegu faborez. Haur Hezkuntza: 2 urte: ikasturte amaieran 2011-06-27 an. 3, 4 eta 5 urte: bi txosten: 2011-02-03an eta 2011-06-27an. Lehen hezkuntza: Lehenengo txostena: 2010-12-20ean.
Artxiboa jaisteko: 2010-2011 Egutegia Argitaratuta: 03/06/11 11:14 | Tags: Argibide Orokorrak | Atala: Argibide Orokorrak | Iruzkin itxitak
1/1993 LEGEA, otsailaren 19koa, Euskal Eskola Publikoari buruzkoa, ikastetxeen autonomi tresnak 28. atalean biltzen ditu: 28. atala.- 1.- Euskal eskola publikoko ikastetxeen autonomia, ikastetxeak epe erdikorako ihardueraren ondorengo eratze-tresnak onartu eta burutzean gauzatzen da. Hona eratze-tresnok: a) Ikastetxearen hezkuntza-proiektua. b) Ikastetxearen ikasketa-proiektua. c) Antolakuntza eta iharduera araudia (2009 urtean gaurkotua). d) Kudeaketa-proiektua. Hona hemen umeei paperean emandako dokumentua: 2010- 11KO IKASTURTE HASIERAKO ZIRKULARRA |